Aurreko edizioak - Nomen Earth

ARRUMEKO EDIZIOAK

Nomen Earth-en lehenengo edizioa (2019-2020)

Nomen Earth ekimena 2019an jaio zen, ingurumenaren aldeko esfortzuak biltzeko eta guztientzako produktu bat sortzeko xedearekin, horretarako salmentekin irabazitako % 100 ingurumenaren aldeko ekintzak finantzatzeko erabilita.

Nola izan zen prozesua?
Jasangarritasun-komitea

Asmo handiko proiektu honen lehen urratsa jasangarritasun-komite bat sortzea izan zen, Jose Luis Gallego izen handiko naturalistak zuzendutakoa.

Packaging-aren diseinuaren txapelketa:
1000 diseinutik gora jaso dira

nomenearth.es webgunearen bidez Nomen Earth-en packaging-arentzat ideia-txapelketa bat antolatzea izan zen bigarren urratsa. Hala, edonork bidal zitzakeen diseinuak, bai eta ingurumenaren aldeko ekintzak proposatu irabaziak bertan inbertitzeko. Ekimen horren saria 1.000 €-koa zen diseinu irabazlerako eta produktu-sortak parte-hartzaileentzako.

DISEINU IRABAZLEA: Noelia Medina Sánchez
Ingurumenaren aldeko ekintzak:
5000 proposamenetik gora

Erabiltzaileek proposatu dituzten ingurumenaren aldeko 5000 ekintzen artean 8 aukeratu ditu jasangarritasun-komiteak webgunearen bidez bozketa popular bat egiteko.

Irabazien % 100 Mar Menor aintzira birgaitzeko erabiliko da

Bozketa-prozesua amaitu ondoren, Nomen Earth produktu sortaren irabaziak Mar Menor aintziraren bioaniztasuna eta ekosistemak berreskuratzeko erabili behar zirela erabaki zuten kontsumitzaileek.

25.000 € lortu dira

Nomen Earth arrozarekin lortutako 25.000 €-ak Hego-ekialdeko Naturalisten Elkarteak (ANSE) Mar Menor aintziran darabiltzan bi proiektu nagusietako batean inbertituko dira: Marchamaloko gatzagako uraren bioaniztasuna berreskuratzea eta nekazaritzatik datorren nitrato kopuru handia duen ura tratatzea iragazki berde bat erabiliz.