Proposatutako kausak - Nomen Earth

BADAUZKAGU EKIMEN FINALISTAK!

#TuGranitoDeArrozPorElPlaneta

Hona hemen gure jasangarritasun-komiteak Nomen Earth-en bigarren lehiaketarako jaso diren 6000 proposamen baino gehiagoren artean aukeratu dituen ingurumenaren aldeko sei ekimen solidarioak:

Aldaketa klimatikoaren aurrean Ebroren Delta babesteko ekimenak sustatzea eta zabaltzea

Plantabosques proiektua: boluntarioek arrazoi desberdinak direla-eta kaltetuta dauden inguruneak basoberritzen dituzte

Árboles contra el cambio climático en Granada, bertako landareekin inguruneak basoberritzen dituen boluntarioen erakundea

Projecte Rius: boluntarioak etxetik hurbil daukaten erreka baten kontserbazioan egiten dute lan

Creus lurmuturreko espezie adierazgarrien ur-kontserbaziorako programa Submon-en eskutik

Proyecto SOS Anfibios Aragón, desagertzeko arrisku handian dauden anfibio mota desberdinak ingurune natural batean hazteko urmaelak sortzen ditu

Honako irizpideei jarraikiz aukeratu dira ekimen finalistak:

Jasotako boto kopurua. Benetako eragin positibo bat izango duen berreskuratze-proiektu bat garatzeko ekimenen bideragarritasuna. Kokapenaren araberako beharrak eta irismen sozialaren aukerak.

Sei ekimen horiek gaur bertan, ekainak 10, hasiko den bigarren bozketa-fase batera igaroko dira. Fasea 2022ko maiatzaren 31n amaituko da. Fase horretan boto kopuru gehiena jasotzen dituen ekimen solidarioa izango da Nomen Earth 2021 produktuaren salmentatik jasotako irabazien % 100aren irabazlea.

Berdinketarik egonez gero, Nomen Earth-en Jasangarritasun-komiteak hartuko du azken erabakia, eta ez da egongo apelazioa aurkezteko aukerarik.

Premiarik handiena duen eta berehalako laguntza behar duen ekimenaren alde bozkatzera animatzen zaituztegu. Parte hartzeak saria dakar! Hamabost egunean behin, Nomen Earth-en taldeak Nomen produktuen sorta bat zozkatuko du.

ZORTE ON!